Nire poesía
Nire poesia oso merkea da
herriaren ahotik
hartu nuen debalde,
eta debalde ematen diot
herriaren belarriari.
Nik ere badut nire egia
eta bankero jaunarenak
bezainbatedo baino gehiago
balio du.
Munduko gauza guztiak gastatzen dira:
gastatzen da osasuna, maitasuna,
deseoa...
bizioa, gutizia, bizia, eta erresen
gastazen da
munduko gauzarik iraukorrena,
gogorrena, dirua.
Inork badio: nire etxean eztago
bakerik
bila beza bakea hauzoko etxean
edo munduko basterrik azkenean
baina etxean bakea balu,
eztezala gerraik inun bila
bakea eta etxea galdoko baitu
munduko basterretan.
(Gabriel Aresti, Rogelio Botanz)
No hay comentarios:
Publicar un comentario